2021-1-RO01-KA220-SCH-000030294
Theatre: a Common Language to Express Ourselves

  • DBH-n Antzerkiarekin lotutako aukerako bat eskaintzen ari zela ikusita, antzerkiarekin lotuta zegoen proiektu bat prestatzen ari zen Errumaniako ikastetxe batekin harremanetan jarri ginen. Europako beste ikastetxe batzuekin batera proiektuan onartuak izan ginen.
  • Proiektuaren garapenean ezintasunak zituzten ikasleak txertatzea posible zela ikusi genuen. Momentuan ZIG eta GE gelan lanean ari ziren irakasleei galdetu genien ea nola ikusten zuten ikasle batzuk atzerrira mugitzea. Hainbat zalantza izan eta gero, bi ikaslerentzako mobilitatea eskatzea ondo ikusi zuten.

 

ZIG gelakoak 1. aldiz ERASMUSen

 
Errumaniara (Satu Mare hirira)  joan dira institutuko ikasleak Erasmus proiektuaren baitan. Bertan, herrialde ezberdinak ezagutu eta esperientzia berriak biziz, Europako beste ikasleekin elkarlanean (Txipre, Grezia, Italia, Errumania) antzerki bat  antzeztea izango dute helburu. 3. eta 4. DBH, 1.BATX eta aurten, estreinekoz, ZIG-eko ikasleak osatu dute taldea.
 
Esperientzia zoragarria hau errepikatzeko gogoz itzuli dira. Aupa zuek!!!!!