Web-gunean adierazten den bezala, STEAM hezkuntzak, ikasleek gizarteko erronkei aurre egiteko, bere hizkiek adierazten duten konpetentzietan trebatzen ditu:
- Science - Zientziak
- Technology - Teknologia
- Engineering - Ingeniaritza
- Arts - Humanitateak
- Mathematics - Matematikak
Trebakuntza hori ahalbidetuko duten diziplina arteko proiektuak garatzeko diru laguntza jasotzen dugu hezkuntza departamentutik. Proiektuek hiru helburu nagusi dituzte:
1. Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea
2. STEAM konpetentziak hobetzea
3. Inguruan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea.
Orain arteko proiektuetan jasotako eskarmentuak ezaugarri zehatzak jarri ditu, ikastetxeko STEAM proiektuei nortasun propioa emanez.
IES Fray Juan de Zumarraga – Durango BHI
STEAM PROIEKTUEN NORTASUNA