Orientabide Psikopedagogikoa “laguntza jarraitu eta sistematikoko laguntza-prozesu gisa hartzen da, arlo guztietan pertsona guztiei zuzenduta, eta prebentzioan eta garapenean arreta berezia jarriz (pertsonala, soziala eta ikasketarena). Bizitza osoan zehar egiten da, hezkuntza-eragileen (tutoreak, orientatzaileak, irakasleak)  eta sozialen (familia, profesionalak eta instituzionalak) inplikazioarekin.

Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesua da, eta helburua ikasleei beraien bizitzarako proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da.

Ikastetxeko orientatzaileak, ikasketa buruaren laguntzaz, eta tutoreen bitartez tutoretza-plana garatzen du. Zeregin nagusiak ondokoa dira:

  - Hurrengo ikasturteetako gaiak ezagutaraztea

  - Ikasketa jakin batzuetarako baldintzak ezagutzea

  - Etorkizuneko karrerak aurkeztea

  - Norberaren egoera aztertuta aukerak eskaintzea

  - ...

Tutoretza ekintza eta orientazioak irakaskuntzaren errendimendua suspertzea dute helburu nagusia; eta jakina, irakasle talde osoak, eta ez bakarrik tutoreak, lagundu behar die ikasleei bere garapenean, orientazioan eta ikaste prozesuan.

BidegurutzeaBidegurutzea