MENUA

 

JANTOKIKO ARAUTEGIA

ARAUAK
Bazkaldu aurretik eskuak garbitu eta bazkalostean gomendatzen da hortzak garbitzea
Jantokira garaiz, modu txukunean eta astiro sartu.

Mahaian baxu egingo da berba, gainontzekoak ez molestatzeko.

Bazkalorduan ezin izango da mahaitik altxatu, eta kasu larrietan baimena eskatuz geroaltxatu ahal izango da
Gizalegez jan behar da, gainontzeko bazkalkideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz
Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik ateratzea

Ikasle bakoitzak bere mahaia du eta baimen barik ezin izango da lekuz aldatu.

Bazkaldu ostean, atsedenaldi orduan, ezin da institututik irten. Ikasleren batek ikastetxetik irten beharra izango balu, justifikatu egin beharko luke.
Baimen barik bazkalorduetan ezin da ikasgeletara joan

Jantokiko jolas-orduetan bazkalkideek ikastetxeko liburutegia, eskolaz kanpoko jardueretarako gela edo gimnasioa erabili ahal dituzte. Betiere, jantokiko arduradunaren baimenarekin.

Arazo, hutsegite edo kexa baten aurrean, bazkalkideak arduradunengana zuzenduko dira eta honek dagokion erabakia hartuko du

Jantoki zerbitzua aukerakoa da eta erabiltzen dutenak arau hauek guztiak betetzera derrigortuta daude