Konfinamendurako Arreta Planak gutxienez bi atal ezberdin ditu, eta bien funtzionamendua ulertu behar dugu irakasle eta ikasle guztiok:

  • Calendar-ak:

Talde naturaletan antolatuta dauden egutegi hauetan irakasleok ikasturte hasieran gure agendetara lotura jarriko dugu (Moodle-ko berrien foroa edo Drivean argitaratutako agenda).

Agendetan eguneratuta izango dugu, eta ondorioz egutegietan, egunez egun klasean egiten duguna edo egin beharrekoa, ikasleek horren berri izan dezaten.

Garrantzitsua!!! Horretarako lehenenego eta behin BAI IKASLEEK eta BAI IRAKASLEEK beraiei dagozkien egutegien gainean klikatu eta ondoren irtetzen den mezuan "Gehitu egutegia - XXX "  klikatu "GEHITU" aukera.

Era honetan pertsona bakoitzak erabiltzen dituen taldeetako Calendar-etara sarbidea izango du bere ikastetxeko Google kontuaren bitartez.

  • Arreta Telematikoko Irakasleak:

Etxean dauden ikasleen jarraipena egiteko bi irakasle daude.

Irakasle arruntak Arreta Telematikoko irakasleetara desbidera ditzazkegu ikasleak hauek zuzeneko arreta jasotzeko beherago zehazten den ordu, maila eta ikasgaien arabera.

 

Arreta Telematikoa

Etxean dauden ikasleen eskola-jarduera bermatzeko zuzeneko arreta zerbitzua da. Astebete baino gehiago ikastetxera etorri ezinik egongo bazara arreta telematikoko irakasleekin harremanetan jar zaitezke bi modutara:

  • Korreo elektronikoz: arretatelematikoa@durangobhi.net
  • Telefonoz: 94 681 73 25 eta Arreta Telematiko irakaslearekin hitzegitea eskatu 

Azalpen gehiago: "Ikasleen arreta telematikoa"

Antolaketa:

DBH: 

Ordutegia

Arloa

Irakaslea

Meet lotura

  8:55 - 10:30 

Sozio-linguistikoak

Naia Altube

12:10 -  13:30

Zientifiko-teknologikoak

Eneritz Larrazabal

 

Batxilergoa: 

Ordutegia

Arloa

Irakaslea

Meet lotura

  8:55 - 10:30 

Zientifiko-teknologikoak

Eneritz Larrazabal

 

12:10 -  13:30

Sozio-linguistikoak

Naia Altube

 

Ikaslea etxeratzearen arrazoia, PCR emaitzak, alta noiz jasoko den... horren inguruko informazioa arreta telematikoko irakasleei helarazi.

"Ikasleen arreta telematikorako" irakasleekin soilik harremanetan jarri dagozkizuen Meet saio orduetan konektatzeko arazorik edo saio horien inguruan izan ahal diren zalantzekin.

   => Naia Altube:  n.altube@durangobhi.net

   => Eneritz Larrazabal:  en.larrazabal@durangobhi.net