Konfinamendurako Arreta Planak gutxienez bi atal ezberdin ditu, eta bien funtzionamendua ulertu behar dugu irakasle eta ikasle guztiok:

  • Calendar-ak:

Talde naturaletan antolatuta dauden egutegi hauetan irakasleok ikasturte hasieran gure agendetara lotura jarriko dugu (Moodle-ko berrien foroa edo Drivean argitaratutako agenda).

Agendetan eguneratuta izango dugu, eta ondorioz egutegietan, egunez egun klasean egiten duguna edo egin beharrekoa, ikasleek horren berri izan dezaten.

Garrantzitsua!!! Horretarako lehenenego eta behin BAI IKASLEEK eta BAI IRAKASLEEK beraiei dagozkien egutegien gainean klikatu eta ondoren irtetzen den mezuan "Gehitu egutegia - XXX "  klikatu "GEHITU" aukera.

Era honetan pertsona bakoitzak erabiltzen dituen taldeetako Calendar-etara sarbidea izango du bere ikastetxeko Google kontuaren bitartez.

  • Arreta Telematikoko Irakasleak:

Irailean jakinaraziko den momentu batetik aurrera etxean dauden ikasleen jarraipena egiteko bi irakasle egongo dira.

Irakasle arruntak Konfinamendurako Arreta Irakasleetara desbidera ditzazkegu ikasleak hauek zuzeneko arreta jasotzeko beherago zehazten den ordu, maila eta ikasgaien arabera.

 

 

 

Arreta Telematikoa

 

Konfinatuta etxean dauden ikasleen eskola-jarduera bermatzeko zuzeneko arreta zerbitzua da.

Azalpen gehiago: "Ikasle konfinatuen arreta plana"

Antolaketa:

DBH: 

Ordutegia

Arloa

Irakaslea

Meet lotura

  8:30 - 10:00 

Sozio-linguistikoak

xxxxx

12:00 -  13:30

Zientifiko-teknologikoak

xxxxx

 

Batxilergoa: 

Ordutegia

Arloa

Irakaslea

Meet lotura

  8:30 - 10:00 

Zientifiko-teknologikoak

xxxxx

12:00 -  13:30

Sozio-linguistikoak

xxxx

 

Ikaslea konfinatuta dagoenean ere Tutoreari helarazi behar zaizkio PCRaren emaitzak, etxean egon beharreko datak, alta noiz jasotzen den...

"Ikasleen arreta telematikorako" irakasleekin soilik harremanetan jarri dagozkizuen Meet saio orduetan konektatzeko arazorik edo saio horien inguruan izan ahal diren zalantzekin.

   => xxxxxxx