GOI 2 koek NORDIC WALKING

GOI 2 KO IKASLEEK XABIERMADINAREKIN  NORDIC WALKING IKASTAROA

Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa zikloko bigarren mailako ikasleek  NORDIC WALKING edo IPAR MARTXA oinarrizko ikastaro bat egin dute Xabier Madinarekin.

Nordic Walking-a edo Ipar martxa, azken urteotan azkarren areagotu den aisialdirako jarduera fisikoetako bat da. Finlandian du jatorria.Bertan, ipar eskiatzaileek udan zehar, elurrik ez zegoenean, entrenatzen jarraitzeko euren kirola egokitu behar izan zuten; elurrik gabeko lurzoruetan makilekin ibiltzea entrenatzeko aukera bakarra baitzuten.Iparmartxak, beraz, egokitzapen horretan du bere jatorria

Nordic Walking edo Martxa Nordikoa,hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako berariaz sortutakoekin baino.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.

Institutuko ikasleak Euskararen Alde

 

 

HEU BE ZANTZOKA 43