Matrikulazio kanpaina 2024-2025

DBHn 2024-25 ikasturterako aurrematrikula otsailaren 7an hasi, eta, otsailaren 23an amaitzen da. Gure egutegia kontuan hartuz, ikastetxea, 12tik 16ra (astelehenetik ostiralera) biak barne, itxita egongo da, beraz, informaziorik nahi izanez gero ipini gurekin kontaktuan, 946817325 deituz, edo info@durangobhi.net-era idatziz.

Zure zain gaude!!

Informazio gehiago

_______________________________

Hezkuntza Saileko gailuen mailegua

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak azken urteetan bezala 1. DBHko ikasleentzat eta gure ikastetxean matrikulatu diren ikasle berri guztientzako gailuak (Chromebook-ak DBHn eta Windows-ak batxilergoan) bidali dizkigu jadanik.

 

Gailu hauek zuen seme-alabek maileguan izango dute, zuek hala nahi izanez gero, beraien Hezkuntza jarduerarako oinarrizko material bezala erabiltzeko.

 

_______________________________

Asteartero, 

Ez ahaztu gero!

Euskarazko akatsak zuzentzeko "pilulak"

 ______________________________

Materialen TRUKAKETARAKO GUNEA

Espazio honen bitartez zuetariko batzuk gehiago behar izango ez dituzuen MATERIALAK edota zaharkituak dituzuenei beste irtenbide bat emateko aukera ireki nahi dugu; hau da, salerosketa edo dohaintza.

Oharra: Institutuko ikasleentzat mugatutako gunea da.

Eskabiderako galdetegia

Harremanetarako gunea (erantzunak)

____________________

Enpresa mundua ezagutzen

"Aurten ere gure ikasleak enpresa mundua ezagutzen egon dira, industria munduarekiko interesa piztuz, batez ere emakumeen artean..."

 

Lau proiektu STARTInnova ekimenean 

STARTinnova "El Correo" egunkariak batxilergoko eta heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako ekintzailetza-programa da, gazteen artean jarrera ekintzaileak sustatzeko.
 
Gure ikastetxeak lau proiekturekin parte hartu du eta bere ideiak azaldu dizkiote Durangoko Udalari.
 
 
__________________________
 

La Arboleda eta Meatzaritza museora irteera

Egun hauetan 4. DBHko ikasleak La Arboleda eta Meatzaritza museoa bisitatzen ari dira. Hona hemen argazki batzuk:

=> Urtarrilaren 17an 4A eta 4B taldeak 

 

=> Urtarrilaren 10ean 4G eta 4C taldeak 

Santo Tomas Azoka 

Urtero bezala Neguko oporren aurretik Santo Tomas Azoka ospatu dugu ikastetxean. Aurten abenduaren 22an izan da eta eguraldiak larregi lagundu ez bazuen ere benetan egun arrakastatsua izan zela.

Horren lekuko Markel Iglesias Martinez (Batx 1E) ikasleak ateratako ondoko argazkiak:

 
 

 

 

 
 
 

 

Aurreko ikasturteetako bideo batzuk:

 

MALUTA IX – Eguberri Zirkoa

Aurten MALUTAren bederatzigarren edizioa izango da. Maluta San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpainiak antolatzen duten Zirku Garaikidearen Gala da.

MALUTA zirku ikuskizun modernoa da, non urtero munduko hainbat tokitatik etorritako artistak biltzen diren. Bakoitzak bere estilo eta diziplinatik, berdin umoretik, dantzatik edota musikaren bidez. Edizio honetan Madrileko, Kataluniako, Finlandiako, eta, jakina, Euskadiko artistak izango ditugu! Batzuk ezagutzen dituzue jadanik, abenduaren 18an gure ikastetxean egon zirelako. Bertan artisten esperientziak ikusi eta sentitzeko aukera izan genuen.

 

Animatu zaitezte San Agustin Kultur Gunera joaten!


Sarrera bat erosi eta beste bat oparituko dizue San Agustin Kultur guneak

2X1
Institutuko ikasleentzat

Emanaldiak abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean izango dira, 19: 00etan. Bereziki, hilaren 29ko funtzioa gomendatzen dizugu; izan ere, emanaldia amaitzean, artistekin solasaldi batean hitz egiteko aukera izango dugu.

 

Ipuin laburren literatur lehiaketako

sari banaketa

Abenduaren 12an, DBH 1. mailako ikasleak areto nagusian bildu genituen, ipuin laburren literatur lehiaketako sariak banatzeko. Ikasle sarituak honakoak izan ziren: June Franco,  Elaia Berrojalbiz  eta Irati Bengoetxea. 

Hala ere, aurkezleek ikasle guztiak zoriondu zituzten egindako lanagatik. Izan ere, epaimahaiak zailtasun handiak izan ditu hiru bakarrik aukeratzeko.

Idazle txiki handiak ditugu gure institutuan! Bai, Horixe! 

 

Institutuko antzerki taldea Calabrian

Institutuko antzerki taldeko 6 ordezkari Calabriako Cittanova hirira joan dira "Healthy Europe" antzezlanaren estreinaldian parte hartzera. Estreinaldiaz gain, beste hainbat ekintza egin dituzte:
* Medizina tradizionalean erabiltzen diren landareak aurkeztu.
* Landare horiei buruz Virginia Covasi egindako elkarrizketa aurkeztu.
* Landareei buruz argazki erakusketa egin 
* Idiazabal gazta intxaurrekin eta menbrilloaz dastatzera gonbidatu antzerkian parte hartzen duten ikasle eta irakasle guztiak.

Artearen Ibilbidea Erakusketa

Azken egunetan DBH, BATXILERGO ETA ZIG geletako hainbat ikasle, Bilboko Arte Ederren museoak antolatutako Artearen Ibilbidea erakusketa bisitatzen aritu dira. Hemen dituzue hainbat irudi!

Emakumeen kontrako Indarkeria

Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure ikastetxean Azaroak 27, astelehenerako, Hezkidetza Batzordeko ikasleek zenbait jarduera antolatu dituzte. 
 
Alde batetik DBH, ZIG eta Gela Egonkorreko jarduerak daude, eta bestetik Batxilergoa eta Zikloetakoak:
 
 
Hezkidetzako Arduradunak
 

“Poisoned Apples”

antzezlanaren estreinaldia

"Kairos", Institutuko antzerki taldeak, "T-CLEO Theatre a Common Language to Express Ourselves" Erasmus proiektuan parte hartuz, atzerriko hainbat ikaslerekin batera “Poisoned Apples” antzezlana prestatu du. Bere estreinaldia azaroaren 16an arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara institutuko aretoan izan da, publiko bezala Landako eta Zabalarrako 6. mailako ikasleak izan dituelarik.

Antzezlanean jorratutako gaia iraunkortasuna izan da. Bertan, horretarako prestatu dugun Ikas Egoeran adierazten den bezala hainbat arlotako edukiak jorratu dira (Arte eszenikoak, Musika, Geografia, Zientziak, Teknologia eta abar). Antzerkia, ikas egoerak planteatzeko tresna oso ona da. 

Antzezlan honetan, pertsonaia mitologikoak, eta baita umeen ipuinen bidez ezagutzen ditugunak agertzen dira. Epaiketa bat egongo da “Edurne Zuri”-ren sagarra nork kutsatu duen jakiteko.

Espainiako Bankura irteera

Kurtso honetan ere, Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasleak Espainiako Bankura joan dira. Bertan, Bilboko sukurtsaleko Zuzendariak, Iñaki Mediavillak, Espainiako Bankuak finantza-sisteman zer zeregin duen azaldu die, baita moneta-politikaren oinarriak zeintzuk diren ere.

Irteera hau baliagarria izan da Espainiako Bankuak antolatzen duen Generación Euro estatu-mailako lehiaketa prestatzeko. Lehiaketa horren helburu nagusia Eurosistemaren moneta-politika ezagutaraztea da, baita ikasleen prestakuntza ekonomiko eta finantzarioa hobetzea ere. Lehiaketak 3 fase ezberdin ditu eta 2.300 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Lehen fasea bukatu da eta gure institutuko ikasle talde batek fasez gainditzea lortu du (Euskal Herriko bakarrak izan dira). Hemendik zoriondu eta ea lortzen duten fasez gainditu eta finalera iristea!

 

Langileak zaintza eskubide kolektiboaren alde!

2023/11/10ean, DBH eta Batxilergoko atsedenaldietan, institutuko langileak zaintza eskubide kolektiboaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte.

 

_________________________

"Olatuen Zentralera" irteera

DBH-4 Teknologiako ikasleak Mutriku bisitatu dute, energia ekoizteko zentral motak ikusteko eta bide batez ekoizpen mota
eta garbia den Mutrikuko Olatuen Zentrala bisitatu dute.
 
Bisita aprobetxatuz, herrian dagoen Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoa ere bisitatu dute. Bertan, euskal kostaldea den geoparkeaz aditu ondoren, mutrikuko amonita erraldoien fosilak ikusi dituzte.

______________________________

Gaba baltza

Ikastetxeko ZIG geletako ikasle eta irakasleek gaba beltza ospatzeko apaingarriak egin dituzte. 

Benetan be ederrak!!

 

 

Herbehereetako 29 ikasle eta Durangaldeko 30,

Europako kultura, hizkuntza eta ohiturak ezagutzen

Urriaren 15etik 20ra, Groningen-go institutuko  Europako kulturen, hizkuntzen eta ohituren ezagutza bultzatzeko programa, Durangoko institutuko eleaniztasun proiektuarekin bat egin eta Durangaldeko 30 ikaslerekin batera lan egiteko Hebeheretako 29 ikasle egon dira Durangaldean. 
Aste honetan egingo den elkarlanak hasiera emango dio, bi ikastetxeek amankomunean duten programaren zatiari *_Elkartrukea_*.
Apirilaren 7tik 13ra institutuko 30 ikasle joango dira Groningen hirira bertan Herbeheretako ikasleekin batera, irakasle rola hartuz, gure kultura, hizkuntza eta ohiturak azalduz, programari amaiera emateko.
 
 

Osasun Mentala, ikastetxean

Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta nahaste psikologikoen inguruan kontzientzia sortzeko eta osasun mentala guztion  eskubidea dela gogorarazteko institutuko Psikologiako ikasleek horrela apaindu dituzte institutuko eskailerak.

Ez dago osasunik osasun mentalik gabe!

 

"Kairos" antzerki taldea Txipre

Urriaren 1etik 8ra ikastetxeko *Kairos* antzerki taldeko 6 ikaslek aukera izan dute "You are not alone" antzezlanean parte hartzeko Txipreko Larnaka hirian.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

“Let's enter digital into the future”

Erasmus proiektu honetan landutako ikas egoerak gizarteari zabaltzeko aurkezpen-ekitaldia egin da institutuan. Bertara hainbat gonbidatu hurbildu dira, besteak beste:

  • Berritzegune nagusiko STEAM eta Internazinalizazio arduradunak,
  • Durangoko udaletxeko zinegotziak,
  • Metalezko Enpresen Bizkaiko Federazioko ordezkariak, 
  • Iurretako Lanbide Heziketako irakasleak, 
  • Txurdinagako ijito euskaldunen elkarteko ordezkariak eta
  • Izarra astronomia elkarteko ordezkariak.


Ekitaldian aurreko ikasturteetan STEAM proiektuetan landutakoaren garapena nola egin den ikusi dute. Ondoren, STEAM proiektuetatik abiatuz garatutako ikas-egoerak ingelesez eta frantsesez agertzen diren Moodle plataforma ikusi da. Eta bukatzeko, lunch bat egin da institutua eta hurbildu diren gonbidatuekin harremanak estutzeko.

"Let´s enter digital into the future" - Erasmus proiektua

Institutuko hainbat proiektu osotuko dituen "Let´s enter digital into the future" Erasmus proiektuan garatutakoaren aurkezpen ekitaldia egingo da irailaren 14an.

Institutuko irakasle talde batek, Txekia, Grezia eta Poloniako beste hiru ikastetxeko irakasleekin, elkarlanean, 25 ikas-egoera ezberdin prestatu ditu, institutuak horietako 6ren ardura nagusia izan duelarik.
Ikuspuntu globaletik begiratuta, lan horiek Europa osoko irakasleentzako lagungarriak izango dira, Erabili nahi duenaren eskura egongo baitira Moodle plataforma baten.
Ikuspuntu lokaletik begiratuta: alde batetik, ikastetxean garatu diren eta garatzen ari garen STEAM proiektuei bultzada emango zaie, bere momentuan sortutakoari hobekuntzak ezarriz; eta, beste alde batetik, ikastetxeko Eleaniztasun proiektuari lagunduko dio arlo askotan erabilgarriak diren hainbat material prestatu direlako euskaraz gain ingelesez. 

________________________

Agur Goros!!!

 

Ekainean Jose Antonio Gorostiza "Goros" fisikako irakaslea jubilatu zen.

Geroarte xume batekin agurtu genuen.

Hemendik aurrera gozatu bizimodu berriaz eta orainartekoa bezain oparoa izan dadila.

Zorionak Goros!!!!!

 

 

Kultura Ondare sarietan partehartzea

DBH 4Cko Saioa, Euken, Nerea eta Malen ikasleak Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura Ondare sarietan parte hartzera animatu ziren.

Oso lan txukuna egin dute eta horren adierazle bideoa eta bideoaren making off-a.

"Ana Otegiren egunerokoa|| Kultura Ondarea Saria 2023|| Durango: Saioa, Euken, Nerea eta Malen"

 

 

 

Gure ikastetxeko 1. batxilergoko hiru ikaslek saria irabazi dute Julene Azpeitia literatur lehiaketan, 17-18 urte bitartekoen sailean. 
  • Ipuinak atalean: Ane Falaganek  "Orri zimurtua" lanarekin
  • Olerkiak atalean: Mara San Juan eta Kimetz Lopez de Etxezarretak "Ezin ihartuzko perla" poemarekin

______________________

Ekainaren 7an gure ikastetxean Eremuka lantzen inguruko Topaketak izango dira.

Aukera paregabea izango dugu beste ikastetxe batzuetako esperientziak ezagutzeko.

Programa

________________________

1. DBHko ikasleen

ANIMALIA

HARRIGARRIAK erakusketa

San Agustin aretoan maiatzaren 29tik ekainaren 4ra ikusgai

Book Trailer Lehiaketa 2023

DBH 3.mailako ikasleak Durangoko Udalak antolatutako VII. booktrailler lehiaketan hartu dute parte eta 3C taldeko ko Leire Vadillo-k, Mela Hrvat-ek eta Paule Lauzirikak irabazleak izan dira, ondoko lanarekin:

Maiatzaren 14an egin zen sari-banaketa.

 

"Egin dezagun institutua IKASLE TRANSMARIBIBOLLOENTZAT EREMU SEGURUA"

 

 

 

Gaur, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da,  lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko  eguna. Egun horretan, 1990. urtean, ezabatu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. 

ZIG-eko ikasleak ostadarraren koloreekin argazkian.

Work Kafea Plateruenean

Liburuaren Nazioarteko Eguna

?????? Apirilak 21ean, literatur work kafe bat antolatu genuen Plateruenan Kultur Aterpean Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko. Bertan, Durangoko Institutuko eta Jesuitak ikastetxeko batxilergo lehenengo mailako literatur ikasleekin, garai eta genero ezberdineko hainbat idazle eta libururi buruz solasteko aukera paregabea izan genuen. Zelako oroitzapen politak! 
 
??@itziar_bastarrika
_________________________________

Estatistika Txapeldunak

Saioa Garrido, Ixone Sesma eta Maider Egiraun ikasleek aurtengo Europako Estatistika Txapelketako fase nazionala irabazi dute DBHko kategorian, Unai Martin matematika irakasleak animatuta.

 

 

Espainiako institutu askok hartu dute parte txapelketan eta gure neskak izan dira guztien artean gailendu direnak (burututako lana). 

Orain, bideo bat sortu beharko dute europa mailan lehiatzeko. Europan ere txapeldunak izango ote?

Informazio gehiago

 

 

 

“GORPUTZEZ”

ikasleen arte erakusketa kolektiboa

Gorputzaz hitz egitea, besteak beste, irudiaz hitz egitea da, historiaurreko haitzuloetako lehen marrazkietatik gaur egungo multinazionalen iragarkietara arteko bidai batean murgiltzea.

Garai eta kultura ezberdinetako gorputzen errepresentazioek, testuinguru konkretu horietako bizimoduak zein pentsamenduak ulertzen laguntzen digute. Baina ustez neutro eta unibertsala den ezagutza hau, mendeetan zehar hegemoniaren sostengatzaile eta normalizatzaile den iruditegian oinarritu da

Zentzu honetan, beharrezkoa da gaur egungo ikus-kulturarekiko begirada kritiko bat garatzea eta unibertsaltzat jotzen diren edertasuna moduko kontzeptuen atzean gordetzen den eredua berrikustea, edertasun idealetik haratago, gorputz errealez osaturiko iruditegi berri bat eraiki ahal izateko.

Testuinguru honetan,  “NOLAKOAK DIRA GURE GORPUTZAK? GORPUTZ ERREALAK vs. IDEALAK” galderatik abiatuz, diziplina artistiko ugari zeharkatzea proposatzen duen arte erakusketa kolektibo bat antolatzea erabaki genuen ikasturte hasieran.

Durangoko San Agustin kulturguneko sarreran burutuko dugu erakusketa, apirilaren 20tik 30era bitartean, eta batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleen sorkuntza lanak ikusi ahal izango dira  bertan.

 

Laia Arrizabala Perez / Iraia Otero Barrio

Irati Garay Robles

_____________________________

Kulturaldia 2023

Kulturaldia ospatu dugu institutuan martxoaren 20tik apirilaren 5era bitartean. Denetariko ekintzak izan ditugu: mendi irteerak, idazleekin solasaldiak, bisita gidatuak, antzezlanak, musika tailerrak, lehiaketak, zumba saioa eta Batxilergoko ikuskizun handia.

 

Ikuskizun egunak martxoaren 31rekin (Durangoko bonbardeaketaren urteurrena) bat egin duenez, 1937an bizitako pasarte beltz horri keinu eginez hasi eta amaitu dugu ikasleek prestatutako emanaldia. Parte hartaileak pozik agertu dira ikus-entzueek egindako harrera beroagatik.

 

Eskerrik asko, egitasmoa aurrera eramatea ahalbidetu duzuen guztioi! Eta segi dezagun kulturaz gozatzen urte osoan zehar!

 

Hona hemen egun hauetako argazki batzuk.

 

 

 

 

Espainiako Geologia Olinpiada

Industria Erronkan Jon Padilla bigarrena

Aste honetan gure ikasle batzuk Industria Erronka programaren barnean Industria Eguna 2023an parte hartzeko aukera izan dute BECen. Jardunaldian egindako "Kahoot Industria Erronka 2023" lehiaketan Jon Padilla bigarren gelditu da.
Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin.
 

Justizian Heztea - Garbiñe Biurrun

 

Martxoaren 7an, Garbiñe Biurrun Magistratua, Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiko Magistratua, gure ikastetxean egon da hitzaldi bat emateko "Justizian Heztea" proiektuaren barruan.

Bertan, batxilergoko 1.mailako Zuzenbidea ikasten duten gure ikasleak bertaratu dira.

 

 

Espainiako Bankura irteera

Batxilergoko 1. mailako Ekonomiako ikasleak Espainiako Bankura joan dira. Bertan, Bilboko sukurtsaleko Zuzendariak, Iñaki Mediavillak, Espainiako Bankuak finantza-sisteman zer zeregin duen azaldu die, baita moneta-politikaren oinarriak zeintzuk diren ere. 

________________________________

Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiada

2023ko martxoak 3

Aurten ere sortea gure alde izan dugu, Oier Flores eta Danel Totorikaguena gure ikasleak finalera heldu direlako. Finalera heldu eta baita finala irabazi ere.

Aurtengo Euskal Herriko Geologiako XV.Olinpiadaren irabazlea: OIER FLORES izan da!!!!

ZORIONAK Oier eta Danel !!!

Eskerrik asko joan zineten ikasle guztiei, jarrera eta emaitzak ezin hobeak izan dituzuelako!!!!!

 

Martxoak 8, ikastetxean

Martxoaren 8an, DBHko ikasleekin izandako bileretan ondoko jarduera hauek burutea adostu da:
  • Ordu aldaketetan, EMAKUMEAK ABESTUTAKO musika jarri.

 

  • Atsedenaldian:
    • Mural handi bat jarriko da nahi duenak bere eskuen urratsak jar ditzan 
    • DBHko sarreran, nahi duenak hatzazkalak morez margozteko aukera izango du (bertan ikasle batzuk egongo dira hori egiten)
    • Nesken arteko futbol partida 
  

 

Mireia Elkoiribe eta Ima Garrastatxurekin

solasaldian

ZIG-eko ikasleak Herria proiektua lantzen ibili dira. Ekintza asko burutu dituzte, horien artean beraien herriko informazioa bildu, herri bakoitzeko zerbitzuak aztertu, herrietara bisitak antolatu eta bakoitzak bere herria erakutsi digu (Elorrio, Ermua, Markiña, Zornotza, Berriz, Zaldibar, Iurreta, Abadiño eta Durango) gida lanetan arituz.

Proiektuari bukaera ezin hobea eman diote Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia  eta Ima Garrastatxu Urbanejari elkarrizketa eginez.

  • Otsailaren 17an Durangaldeko Mankomunitatera hurbildu ziren eta  bertan eskeintzen dituzten zerbitzuez eta aukerez galdetu zieten.
 
 

 

  • Otsailaren 24an, berriz, Durangoko Udaletxera joan ziren eta bertan pleno aretoan Ima Garrastatxurekin solasaldi atsegina izan zuten. Udaletxeko eta alkatearen funtzioez galdetzeaz gain, beraientzako zeuden aukerez galdetu zioten.

Bukatzeko, udaletxeko gune ezberdinak eta langileak aurkeztu zizkien bakoitzaren lana zein zen azalduz.

 

Eguen Zuri

Gure ikastetxeko ikasle eta irakasle talde handi bat Eguen Zuriko koplak abesten ibili dira Durangoko kaleetan zehar. 

Ederto abestu ere!!!!   Ikusi bideoa:    

 

 

Saharar errefuxiatuei laguntza

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak saharar errefuxiatuekaz lan egiten dau eta elikagaien bilketa batean laguntzeko eskaera egin deuskue.

 Kanpaina otsailaren 6tik 17ra izango da

Bertan parte hartzeko modu bi daukazuez:

A => Ikastetxeko batxilergoko atezaintzan jarri dan kutxara atun-latak, lekaleak, olioa, sardina-latak edo/eta konpresak ekarriz
B => BIZUM transferentzia bitartez. Horretarako ondoko pausoak jarraitu behar dira: 

1. Sartu Bizum-en 
2. Sakatu "Eman" aukera
3. Bilatu "Rio de Oro Durangaldea" (Kodea: 019555)

Animatu eta parte hartu!

Ikastetxeko EA2030

___________________________

"Jakin nahi baduzu, irakurtzea duzu".  

Danba! Pun! Zart! Pan! Egin EZTANDA Durangoko Azokan!!! 

Ondo ibili eta bueltara arte!!!

ZIG gelakoak 1. aldiz ERASMUSen

 
Errumaniara (Satu Mare hirira)  joan dira institutuko ikasleak Erasmus proiektuaren baitan. Bertan, herrialde ezberdinak ezagutu eta esperientzia berriak biziz, Europako beste ikasleekin elkarlanean (Txipre, Grezia, Italia, Errumania) antzerki bat  antzeztea izango dute helburu. 3. eta 4. DBH, 1.BATX eta aurten, estreinekoz, ZIG-eko ikasleak osatu dute taldea.
 
Esperientzia zoragarria hau errepikatzeko gogoz itzuli dira. Aupa zuek!!!!!
 
 

 

ERASO MATXISTEN AURKA,

DENOK BAT!!

 

Jakoba Errekondo eta “Herri-Ortuak” 

Durangoko Institutuan

Datorren ostegunean, urriaren 20an arratsaldeko 17:30ean, Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuak hitzaldia antolatu du Jakoba Errekondoren eskutik “herri-ortuak” ardatz hartuta.

 

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezagunaren esker, ordu bete t´erdiko iraupeneko  hitzalditxoan, norbere ortuaz arituko da, berau sortzeko, zaintzeko trikimaluak ezagutuko ditugularik, baita aisialdi-aukera legez ortuarekin gozatzeko, pazientzia lantzeko, grina, interesa, ikerkuntza suspertzeko aukera gisa, eta osasuntsu elikatzeko aukera landuz, besteak beste. Zalantzak eta galderak prest ekartzea eskatuko genizueke parte hartuko duzuen guztioi, denon artean hitzaldi bizia eta koloretsua gauzatzeko.

 

Hitzaldia aurtengo STEAM ekimenaren barruan kokatuta dago,eta  “HERRI-ORTUAK ETA ELIKADURA BURUJABETZA” 22-23ko steam-erronkan parte hartzeko interesa duten guraso, irakasle-eta ikasle-ohi,  eta durangaldeko herritarrak gonbidatzea du helburu.

 

Erronka handia eta sakona den arren, institutuko arlo eta maila ezberdinetan jarduera ezberdinak martxan jartzen hasiak gara, ikasleek, zeharkakotasunez, erronkari  eusteko, erantzun erakargarriak eta anitzak garatzeko asmoz, eta ekarpenak egiteko. Era horretan, gure ikasleak lanean hasiak diren bezala, gurasoak eta herritarrak ere animatu gura ditugu honetan guztian.

 

Honen guztiaren abiapuntua, Institutuko dbh12-ko eraikinean, joan zen urtetik gehiago, martxan dugun teilatu berdea izan da. Izan ere, dbh-ko ikasleekin batera goiko teilatua herri-ortu eta herri-lorategi bihurtu genuen, eta martxan dugun herri-ortu hori ikasleen ikasgela, laborategi, hausnar egiteko toki bihurtu gura dugu, hala, zientzia, teknologia, matematika, ingeniaritza, eta humanitateak lantzeko labe propioa eta orijinala esku artean izango dugularik.

 

Amaitzeko ezin utzi aipatu barik, Frai  Juan de Zumarragak Institutuak STEAM  (Science/Zientzia; Technology/Teknologia; Engineering /Ingeniaritza; Arts/Humanitateak; Maths/Matematika) erronketan oinarrituta dagoen eta zeharka eskola-arlo guztien ekarpena jasotzen duen ekimenetan duen eskarmentua, ikasleen bokazio zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburuarekin, hala nola, 2017-2018 ikasturte-arte Robotikari buruzkoak, 2018-2019 ikasturtean “Inguruko erreken uren analisia eta uraren egoera eta erabileraren azterketa”, 2019-2020 ikasturtean “Teknologia Prozesuen Eguneratzea – 3D inpresioa”, 2020-2021 ikasturtean “Aisialdiaren Kudeaketa”, 2021-2022 “Eraikuntza jasangarriak” eta 2022-2023 ikasturtean “HERRI-ORTUAK ETA ELIKADURA BURUJABETZA”

 

ZATOZ eta zure zalantzak argitu:

 Jakoba Errekondo eta “herri-ortuak”

urriaren 20an

17:30ean

Institutuan

 
 

Holandarrak gurean!

Urriaren 6tik 11ra Holandako ikasleak gure institutuko 1. Batxilergoko ikasleekin elkartrukean aritu dira eta intereseko lekuak elkarrekin bisitatu dituzte.

 

Institutuko ikasle eta irakasle talde bat Lituanian

 

Txekia eta Frantziatik ibili ondoren "Walking on the Path of a Common European Heritage" proiektuari bukaera emateko lituaniara joan dira 11 ikasle eta 2 irakasle.
Proiektuan Ondare Historikoa ardatz hartuta eta STEAM filosofia jarraituz, Zientzia, Teknologia, Hizkuntzak, Artea, Historia eta abarrekin lotutako edukiak landu dituzte.

Irailaren 19an Lituaniar gastronomia eta kultura eguna izan zen.

 

“Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” 

Irailaren 22an 2. batxilergoko ikasleak San Agustin Kultur Gunera joango dira “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldian parte hartzera.

Helburua trafiko-istripuak prebenitzea da.

Ekitaldian zehar hiru lagunek testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Lander San Anton (suhiltzailea), Jorge Iruretagoiena (Durangoko udaltzaina), Aitor de Velasco (ertzaina) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute

Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat: https://youtu.be/Mhk_BCM4Mk0

______________________________________

2021-2022ko ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak

Institutuko Haitz Gaztelurrutia Simonek 2021-2022 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezia lortu du.

Sari hauen  xedea da 2021-2022ko ikasturtean Batxilergoko ikasketak ibilbide akademiko bikainarekin burutzen dituzten ikasleen esfortzua eta lana aitortu eta sustatzea.

Zorionak Haitz!!! 

____________________________

Azken 3 ikasturteetako jubilatuak

Zorionez, pasa den ostiralean azken 3 ikasturteetan zehar jubilatu diren irakasleei agur xume bat eskaini genien lanean jarraituko dugunok.

Itxura ezin hobea zeukaten aurretik jubilatutakoak eta ikasturte amaieran lortu duzuenok bizimodu ona opa dizuegu.

Zorionak danori!!!

Jeanne de l’Orme:

laboratoire créatif et cosmétique

“Jeanne de l’Orme: laboratoire créatif et cosmétique” (JO) kosmetiko marka sortu berri
dugu ikastetxeko hainbat ikaslek. Ekainaren 16an, mimoz betetako produktu naturalak,
gure ortuko landareekin egindakoak, salgai ipini genituen: “La plume verte”, “Sable à
Dakar”, “Un jour à la Martinique”, “Amour de mandarine”, etab.
ZIG gelakoek, frantsesekoekin batera, produktuen elaborazioan eta etiketatuan hartu
genuen parte izen ezin orijinalagoak jarriz; diseinu tailerrekoek logoak egin ditugu;
teknologiakoek 3D-n inprimatutako frasko orijinalak sortu ditugu; eta, informatikakoek
webgune bat sortu dugu markaren historia eta produktuak azaltzeko.
Eskerrik asko ekainaren 16an gurera hurbildu zineten kuxkuxero eta bezero guztioi,
eta, jakin, datorren urtean guzti-guztiok proiektuan parte hartzera gonbidatuta
zaudetela!

Ikastetxeko hiru ikaslek saria lortu dute: 

=> IPUINAK atalean:

- DBH3/4: Lucia Lopez Garcia, akzesita

- 17-18 urte bitartekoak: Asher Cerezal Gutierrez, irabazlea

=> OLERKIAK atalean:

-17-18 urte bitartekoak: Garazi Otaduy Garitaonandia, irabazlea

 

Zorijjonak hiruroi!!!!!

 

Oharra: Sari-banaketa ekainaren 12an izango da, "Kurutzesantu museoa"n, 11:30etan.

_____________________________

VI. Book Trailer Lehiaketa (2022)

 

Durangoko Udalak antolatutako VI. Book Trailer lehiaketako B kategorian, gure ikastetxeko Olatz Lasarguren eta Maider Egiraun izan dira irabazle. 

 

Sari banaketa maiatzaren 22an egin zen San Agustin Kulturgunean. 

 

Lehen sari hori, irizpide teknikoengatik eta pedagogikoengatik jaso dute. Saria ematerakoan, kontutan hartu dira ondorengo irizpideak: aukeratutako liburuaren ulermena eta transmisioa; irakurleen interesa lortzeko gaitasuna; irudien, ahotsen eta soinuaren edizioa; gidoi egokia eta storyboard-a; eta, sormena. 

Lehen saria irabazteaz gain, gure ikastetxeko hainbat ikasle finalista suertatu dira. Alfabetikoki: 

Itziar Aboitiz, Malen Berasaluce, Malen Campos, Irati Garay, Saioa Garrido, Irati Igartua, Nagore Iruguempagate, Aroa Irusta, Maite Jaio, Libe Kortabarria, Mikel Mondragon eta Jon Zuburruti. 

Zorionak, halaber, parte hartu duzuon guztiori! 

Hementxe dituzue bideoak ikusgai. 

"Olatz eta Maider"

"He vivido tan poco"

"Ikusezin"

"Ibrahima"

"Mi película 9 1"

"Pijama marradunaz jantzitako mutikoa"

________________________

1. DBHko ikasleen

ANIMALIA HARRIGARRIAK erakusketa

San Agustin aretoan maiatzaren 23tik 29ra ikusgai

Peio Martin Estevez  eta Ibone Gomez Tamayo

Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sarian irabazleak!

 

Gerediaga Elkarteak antolaturiko “Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sarian” hiru irabazleren artean bi, gure ikastetxeko ikasleak dira. ZORIONAK!

 

Batxilergoko 1. mailako Peio Martin bere “Elkarrizketa amamarekin” lanarekin

BIDEOA

 

Batxilergoko 2. mailako Ibone Gomez Tamayo “Euskal bidaiariak” lanarekin

BIDEOA

Informazio gehiago: Gerediaga elkartea

______________________

  - Hezkidetza 

  - Liburutegia

  - Irudia eta soinua

  - ZIG gela

______________________________

Europan zeharko ikasleak

Durangoko institutura helduko dira aste honetan

Txekiatik, Frantziatik eta Lituaniatik etorriko dira Erasmus+ ikasle-trukean parte hartzeko.

Fray Juan de Zumarragan aste lanpetu bat izango da hurrengoa, hainbat herrialdetatik ikasleak etorriko baitira. Ikasle truke hau “Walking on the Path of a Common European Heritage” proiekturen parte da, eta helburu hainbat gai lantzea du: emakume zientzialariak, Maitane Alonso eredutzat hartuz, argazkilaritza, sukaldaritza, europar kultura eta pertsonaia historikoak, René Casin adibidez. Telekomunikazioak eta irratiaren funtzionamendua ere ikasiko dute. Aste honetan, Txekiatik, Frantziatik eta Lituaniatik etorriko dira ikasleak, eta Durangoko ikasleek ostatatuko dituzte beraien etxeetan. 

 

Institututik hainbat ekintza antolatu dituzte, atzerritar hauek gure kultura ezagutu dezaten. “Herri kirolak egingo dituzte, gure janaria dastatuko dute eta euskarari buruz ikasiko dute” adierazi digute proiektuko partehartzaileek. Horretaz gain, Durango inguruan ibiliko dira, Bilbora joango dira eta baita Gernikara ere, leku bakoitzean dauden gauza interesgarri guztiak ikusiz. 

 

Hurrengo hilabeteetan zehar, institutuko ikasleek ere hiri hauek bisitatuko dituzte, xede berdinarekin.

 

  gggggg

  

 

 

 

 

Korrika 2022

Badator 22. Korrika!!!!
Ikastetxearen izenean lekukoa Irune Arinek (ikaslea) eta Eunate Olarretak (Irakaslea) eramango dute Korrikarako leloen irabazleak izan direlako.
Hona hemen beraien leloak:

  => Irune Arin: 

Hankak airean
euskara barnean
herriz herri
korrrika bidean.

  => Eunate Olarreta: 

Ez dugu izaterik hizkuntzarik gabe,
bera da gurekin ta gu gara hitzekin.

 

Wildlife Comedy erakusketan

argazki lehiaketako irabazlea

 
Ander Renedo gure ikasleak Cristina Enea Fundazioak antolatutako argazki lehiaketako irabazlea izan da. 
 
Argazki lehiaketa hau Cristina Enea jauregian egon den WILDLIFE COMEDY erakusketaren harira antolatu dute.
 
                    

 

Martxoak 8:

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Geologiako Olinpiadak 2022

______________________________

Batxilergoko Aurre-Matrikula

eta Ate irekiak

2022-2023 ikasturterako Batxilerrerako aurre-matrikula epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra da.

Hau dela eta, Ate Irekiak jarduerak antolatu ditugu martxoaren 22an eta 23an.

Informazioa eskatzeko 946817325 zenbakira deitu eta izena eman, edo ondoko korreora idatzi: fjzbatxilergoa22-23@durangobhi.net

Abadiño BHI, Berriz BHI, Elorrio BHI edo San Antonio Ikastetxetik bazatozte ez duzue deitu beharrik, gu joango gara zuen ikastetxeetara.

________________________________

Emakumea eta neskatoa zientzian nazioarteko eguna

2022-2023 ikasturterako

DBH matrikulazioa

=> Epea: 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra 

=> Hezkuntza saileko informazioa eta argibideak

=> Online edo ikastetxeko idazkaritzan egin daiteke

Ondoko bi dokumentuak dira betebeharrekoak:

Eskabide orria / Errenta-datuak egiaztatzeko baimena 

 

Ziklokros txapelketan, gure ikasleak

 

Urtarrilaren 8an Xativan ospatu den Espainiako txapelketan

parte hartu dute Markel Monasterio eta Laida Hierrok,

iek ere lan bikaina eginez!

 

 

 

 

 

 

ZIG gelako ikasleen lanak

Ikasturte honetako lehen hiruhilabetean ZIG geletako ikasleek lan asko eta aberatsak egin dituzte ikastetxean. Horien artean:

  • Astero pintxo prestaketa eta salmenta
  • Santo Tomas egunean txistorra
  • Gabonetako soineko dotorea diseinatu

Espero dugu 2022 urte honetan ere oparoa izatea zuen jarduera institutuan.

Beraien lanen eta jardueren inguruko informazio zabalagoa ondoko blogean daukazue: http://zeregingela.blogspot.com/

Millesker!

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren

aurkako eguna

Institutuko lau 4 ikaslek parte hartu dute durangoko Udalak antolatu duen Ikastetxeen arteko Irakurketa Bateratuan.
Hauek dira gure lau ikasleak eta  irakurritako Eduardo Galeanoren testua.

Eskerrik asko laukote!!!

Zorionak!!!

ZIG gelako ikasle eta irakasleek egindako soineko dotore honen bitartez ikastetxe osoaren izenean Gabonak edota Neguko Oporraldia zoriontsua opa deutsuegu guztioi!!!

Euskal Eskola Publikoaz HARRO!

Hezkuntza Publikoaren alde! Pribatizazioari ez!

Azaroaren 6an denok Bilbora

 Eskola Kontseiluaren atxikimendua:

 

 

Irakasleen Klaustroaren atxikimendua:

 

Atzerrirako bekak 2021-2022

Deialdia: Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak

Norentzat: DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat 

Informazio gehiago Hezkuntza Saileko lotura honetan

____________________________________

USEko emaitzak

Gure ikastetxetik USEko ohiko frogara 172 ikasle aurkeztu dira eta guztiek gainditu dute. 

Zorionak guztioi eta orain udaz gozatu!!

_____________________

Félicitations!

COVID OFF

Ikastetxeko DBH 2E taldeko ikasleek izen bera daraman ekimenean parte hartu dute ondoko bideoa ekoiztuz. 

Ekimen honen helburua izan da ikasleak eurak izatea segurtasun eta higiene neurriak zein garrantzitsuak diren azpimarratzeko beraien mezuak zabaltzea.

"LGTBI eskubideen aldeko ekintza" 

Maiatzaren 17an, borondatea erakutsi zuten ikasle batzuk futbito zelaiko ateak LGTBIaren koloreekin margotu zituzten.

 

Heu be Zantzoka (45. alea)

 

Paul Gerenabarrena

DBHko Egunean Behin lehiaketako irabazle

 
DBHko Euskara Batzordeak antolatutako Egunean Behin lehiaketa irabazi du Paul Gerenabarrenak, mailarik maila antolatutako kanporaketa guztietan aurrera egin ostean. Disfrutatu sari gozoa!
 
 
 
 

Book Trailer irabazleak!!!

Jon Molina eta Laida Masa (DBH4) Booktrailer txapelketaren irabazleak izan dira ondoko bideoa aurkeztuta.
 

1. DBH: "Animalia Harrigarriak"

1. DBHko ikasleek jakintza-arlo ezberdinen arteko proiektua gauzatu dute. Hona hemen lanaren emaitza eta sortutako erakusketaren berri.

Euskadiko III. Filosofia Olinpiada

Argazkilaritza modalitatean 1. batxilergoko Nahikeri Yachuan Alvarez ikasleak 2. saria irabazi du.

Saritutako lana:

 

Ekonomia Olinpiadak

Martxoaren 26an gure ikastetxeko batxilergoko 2.mailako ikasle hauek ekonomia olinpiadetan parte hartu zuten:
  • Laia Gurrutxaga
  • Xanti Perez
  • Markel Izagirre
  • Eneko Hernandez
  • Hasnaa Sadik

 

_________________________________

Batxilergoko Aurrematrikula

_____________________________

Martxoak 8 

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ikastetxean antolatutako EGITARAUA

Institutuko emakume kirolariak 

 

#KLAK! Bideoklip-ean parte hartzen

Berbarok antolatutako #KLAK! egitasmoko ekintzetako bat bideoklip bat grabatzea izan da. Bertan, institutuko batxilerreko ikasle batzuek parte hartu dute. Hau emaitza:
 

Durango irratian egindako elkarrizketa: 

Ihauteriak 2021

Gela Egonkorreko ikasleek horma-irudi eder hau egin dute.

GURE IKASLEAK argazki lehiaketa baten sarituak!!!!!!

 

IRUDI ETA SOINUA ikasgaian ikasle diren LIBE AJURIAk eta MARTXEL AZKORBEBEITIAk Abanto eta Zierbenako  Axola euskara elkarteak gabonetan egin duen  argazki lehiaketan lehen eta hirugarren saria lortu dute. 

 

2. DBH-ko ikasleak Diseinu tailerrean sortutako gabonetako postal animatuak 

Gelan egin dituzten postal guztien adibide moduan aukeratua.

1. DBHko A taldeko ikasleek egindako horma-irudia