Hezkuntza Saileko gailuen mailegua
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak azken urteetan bezala 1. DBHko ikasleentzat eta gure ikastetxean matrikulatu diren ikasle berri guztientzako gailuak (Chromebook-ak DBHn eta Windows-ak batxilergoan) bidali dizkigu jadanik.
Gailu hauek zuen seme-alabek maileguan izango dute, zuek hala nahi izanez gero, beraien Hezkuntza jarduerarako oinarrizko material bezala erabiltzeko.
Gainerak mailetako matrikula berriek oraindik zain egon beharko dute Hezkuntza Sailak esleipena egin arte.
"Informazio gehiago epeei, inprimakiei eta intzidentzien kudeaketaren inguruan"
_______________________________