Kultura Ondare sarietan partehartzea
DBH 4Cko Saioa, Euken, Nerea eta Malen ikasleak Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura Ondare sarietan parte hartzera animatu ziren.
Oso lan txukuna egin dute eta horren adierazle bideoa eta bideoaren making off-a.
"Ana Otegiren egunerokoa|| Kultura Ondarea Saria 2023|| Durango: Saioa, Euken, Nerea eta Malen"
“GORPUTZEZ”
ikasleen arte erakusketa kolektiboa
Gorputzaz hitz egitea, besteak beste, irudiaz hitz egitea da, historiaurreko haitzuloetako lehen marrazkietatik gaur egungo multinazionalen iragarkietara arteko bidai batean murgiltzea.
Garai eta kultura ezberdinetako gorputzen errepresentazioek, testuinguru konkretu horietako bizimoduak zein pentsamenduak ulertzen laguntzen digute. Baina ustez neutro eta unibertsala den ezagutza hau, mendeetan zehar hegemoniaren sostengatzaile eta normalizatzaile den iruditegian oinarritu da
Zentzu honetan, beharrezkoa da gaur egungo ikus-kulturarekiko begirada kritiko bat garatzea eta unibertsaltzat jotzen diren edertasuna moduko kontzeptuen atzean gordetzen den eredua berrikustea, edertasun idealetik haratago, gorputz errealez osaturiko iruditegi berri bat eraiki ahal izateko.
Testuinguru honetan, “NOLAKOAK DIRA GURE GORPUTZAK? GORPUTZ ERREALAK vs. IDEALAK” galderatik abiatuz, diziplina artistiko ugari zeharkatzea proposatzen duen arte erakusketa kolektibo bat antolatzea erabaki genuen ikasturte hasieran.
Durangoko San Agustin kulturguneko sarreran burutuko dugu erakusketa, apirilaren 20tik 30era bitartean, eta batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleen sorkuntza lanak ikusi ahal izango dira bertan.
Laia Arrizabala Perez / Iraia Otero Barrio
Irati Garay Robles
_____________________________
"Jakin nahi baduzu, irakurtzea duzu".
Danba! Pun! Zart! Pan! Egin EZTANDA Durangoko Azokan!!!
Ondo ibili eta bueltara arte!!!

"Martxoak 8" - 1. DBHko ikasleen lan batzuk
__________________________
Latina eta grekoa institutuan
Bittor Salterain eta Naia Pascual-ek Greko, 2.batxilerreko ikasleek ekoitzitako bideoa:
2. DBH-ko ikasleak Diseinu tailerrean sortutako gabonetako postal animatuak
Gelan egin dituzten postal guztien adibide moduan aukeratua.