Normalkuntza

Frai Juan Zumarraga institutua hizkuntza normalkuntza proiektuan sartuta dago. Proiektu honen helburua euskararen erabilera ikastetxea osatzen duten esparru guztietara (ikasle, irakasle, guraso eta langile) hedatzea da. Erabilera sustatzeko, Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak, herri edo Euskal Herri mailan euskararen erabilera bultzatzeko (Euskaraldia, Korrika … ) antolatzen diren ekimenetan ikasleak murgiltzeko ekintzak eta batzorde barnetik euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezagutza bultzatzeko (Euskara Eguna, Santomasak, Eguen Zuri, Hamabostaldi Kulturala … ) ekintzak antolatzen dituzte.

ELEANIZTASUNA

Ikastetxean euskara ardatz duen eredu eleanitza dago ezarrita. Eredu honen helburu nagusia bai maila lokalean eta baita maila globalean arazorik gabe moldatzen diren herritarrak sortzea da. Hori ahalbidetzeko, gure ikasleak euskaraz eta gazteleraz konpetenteak izateaz aparte, ingelesez eta kasu batzuetan frantsesez ere konpetenteak izango dira, beraien irteera profiletako bat euskaldun eleanitzak izatearena delarik.

IRAKURKETA PLANA

IRAKURKETA PLANA