Batxilergoko aurrematrikula 2022-2023

MARTXOAREN 28tik APIRILAREN 8ra (ez utzi azken momentura arte)

"1. batxilergorako eskaintza berria"

JARRAITU BEHARREKO URRATSAK:

1.-Denok egitekoa: esteka honetan klikatu eta galdetegia bete eta bidali (amaierara heltzen zarenean bidali sakatuz nahikoa da).

Lehenik kontsultatu: Inprimakia betetzeko jarraibideak

1a) ON LINE EGITEA AUKERATU BADUZU:

Lotura honetan sakatu  eta bertan dauden Hezkuntzak ipinitako jarraibideei aurrera egin. Eskaneatu eta, sartu beharreko dokumentuak bertan agertzen dira zerrendatuta.

https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-a2hikast/eu/

1b) AURREZ-AURRE EGITEKOTAN:

Telefono deia jasoko duzu hitzordua adosteko.

Abadiño BHI, Berriz BHI, Elorrio BHI eta San Antonio ikastetxekoek ez duzue hitzordurik eskatu behar. Hurrengo taulan agertzen zaizue etorri beharreko eguna eta ordua:

San Antonio eta Abadiño

 

apirilaren 4an goizeko 09:00etatik 13:00etara

Berriz

apirilaren 5ean goizeko 09:00etatik 13:00etara

 

Elorrio

apirilaren 6an goizeko 09:00etatik 13:00etara

 


__________________________

Batxilergoko Aurre-Matrikula

eta Ate irekiak

2022-2023 ikasturterako Batxilerrerako aurre-matrikula epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra da.

Hau dela eta, Ate Irekiak jarduerak antolatu ditugu martxoaren 22an eta 23an.

Informazioa eskatzeko 946817325 zenbakira deitu eta izena eman, edo ondoko korreora idatzi: fjzbatxilergoa22-23@durangobhi.net

Abadiño BHI, Berriz BHI, Elorrio BHI edo San Antonio Ikastetxetik bazatozte ez duzue deitu beharrik, gu joango gara zuen ikastetxeetara.

________________________________

Gure Hezkuntza Eskaintza:

Batxilergoa 2021-2022

LOMLOE legearen eragina zelakoa izango den ondo jakin arte ezin dugu 2021-22 ikasturteko eskaintza ondo zehaztu, baina bitartean ideia bat izan dezazuen hemen duzue iaz erabilitako informaziorako aurkezpen orokorra, eta aukeratu behar dituzuen irakasgaiena.

Aurreko ikasturtean ikasgaien aukeraketarako:

1. batxilergoa

2. batxilergoa

BATXILERGOA

Bigarren Hezkuntzaren azken etapa da. Bi urteko iraupena du, eta unibertsitaterako edo goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbidea da.

Etapa horretako ikasketek honako helburu hauek dituzte:

  • Prestakuntza orokorra ematea ikasleari, giza eta adimen-heldutasuna har dezan laguntzeko. Hartara, ezaguerak eta trebetasunak jarriko zaizkio eskueran, herritar erantzule eta kritiko izaten ikas dezan.
  • Ezaguera-multzo bat ematea ikasleari, geroan egin nahi dituen ikasketen oinarria izan daitezen.
  • Ikaslearen interesak, lehentasunak eta aukerak bideratzea

______________________________________

Ikastetxeko USE - Selektibitate frogen azken urteotako emaitzak: