ELEANIZTASUNA

Ikastetxean euskara ardatz duen eredu eleanitza dago ezarrita. Eredu honen helburu nagusia bai maila lokalean eta baita maila globalean arazorik gabe moldatzen diren herritarrak sortzea da. Hori ahalbidetzeko, gure ikasleak euskaraz eta gazteleraz konpetenteak izateaz aparte, ingelesez eta kasu batzuetan frantsesez ere konpetenteak izango dira, beraien irteera profiletako bat euskaldun eleanitzak izatearena delarik.

2017-2019 ELEANIZTASUN MEMORIA

Bi ikasturteko bi proiekturen eskarmentuaren emaitzak.

  • Ezarpen maila
  • Eleaniztasunarekin lotutako ekintzak
  • Ezaugarriak DBHko 1 zikloan (DBH-1, DBH-2 eta DBH-3)
  • Ezaugarriak DBH-4 eta batxilerrean

2017-2019 ELEANIZTASUN PROIEKTUA

Ikastetxeko ikasleen irteera profiletako bat euskaldun eleanitzak izatea ahalbidetzeko. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta kasu batzuetan frantsesez konpetenteak izango dira ikasleak.

ELEANIZTASUN EZARPENA DBH LEHEN ZIKLOAN

  1. DBH-1en

Gorputz Hezkuntza eta Teknologia irakasgaiak euskaraz gain ingelesez ere landu dituzte ikasle guztiek.

Balore Etikoak irakasgaia euskaraz gain ingelesez landu dute horrela aukeratu duten ikasleak.

 

  • DBH-2n

Teknologia eta Matematika irakasgaiak euskaraz gain ingelesez ere landu dituzte ikasle guztiek.

Balore Etikoak eta Gorputz Hezkuntza irakasgaiak euskaraz gain ingelesez landu dituzte horrela aukeratu duten ikasleak.

 

  • DBH-3n

Teknologia eta Matematika irakasgaiak euskaraz gain ingelesez ere landu dituzte ikasle guztiek.

ELEANIZTASUN EZARPENA DBH-4 ETA BATXILERREAN

  • DBH-4n

Fisika-kimika eta Matematika irakasgaiak euskaraz gain ingelesez landu dituzte horrela aukeratu duten ikasleak.

 

  • Batxilerreko 1. mailan

Ikasle batzuk "Filosofia" eta "Industria Teknologia I", eta beste batzuk, "Filosofia" eta "Informatika eta Komunikazio Teknologiak I" irakasgaiak euskaraz gain ingelesez landu dituzte horrela aukeratu duten ikasleak.

HIZKUNTZETAN KONPETENTZIAK HOBETZEKO JARDUERAK (IKASKETA BIDAIAK, ELKARTRUKEAK, ERASMUS+ … )

Ikastetxeko jarduera osagarrien ezaugarrietako bat ekintzak ikastetxeko ordutegi barruan izan behar direla da. Arau honek jarraian datozen salbuespenak ditu:

 

  • Euskara bultzatzeko DBH-2ko ikasleek Arrazolara egiten den irteera.
  • DBH-4 eta  batxilerreko ikasketa bidaiak.
  • DBH-4 eta batxilerreko ikasleek parte hartzen duten Erasmus+ proiektuaren barruan antolatutako hainbat ekintza.
  • Batxilerreko ikasleek atzerriko ikasleekin elkarbizitza bultzatzeko jarduerak.

 

IKASKETA BIDAIAK (DBH-4 eta 2. Batxilerra)

 

Ikastetxeko funtzionamenduan ahalik eta eragin gutxiago izan dezaten maila bereko ikasketa bidaiak data berean egingo dira. Beraz, maila baterako proposatzen diren ikasketa bidai guztien artean data adostu beharko da. Eleaniztasun proiektutik hizkuntzetan konpetentziak hobetzeko ikasketa bidaiak bultzatzea proposatzen dira eta hauek beste ikasketa bidaien egutegira moldatuko dira.

 

ERASMUS + (DBH-4 eta 1 Batxilerra)

 

Ikastetxeko Erasmus proiektuak eleaniztasunaren ezarpenarekin harreman zuzena daukate. Beraz, atzerriko hizkuntza baten konpetentzia hobetzeko DBH-4n edo batxilerrean ikasgai batzuetan edukiak ingelesez edo frantsesez lantzeko aukera egiten duten ikasleentzako dago zuzenduta gehienbat.

 

ATZERRIKO IKASLEEKIN ELKARBIZITZA BULTZATZEKOAK (European Youth Project and Exchanges: Nederlands, Germany ...)

 

Batxilerra lehen mailan atzerriko hizkuntzetan konpetentzia hobetzeko ikasgai batzuk ingelesez edo frantsesez lantzeko aukera egiten duten ikasleentzat, beste herrialdetako ikastetxeetako ikasleekin harremanetan jarriko dituen proiektuak jarriko dira martxan. Proiektu hauen ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk: institutuko ikasleek eta atzerriko ikasleek elkarrekin harreman estua izatea eta egun batzuk elkarrekin pasatuz elkarbizitza bultzatzea dira.