ANTOLAKETA ETA EBALUAKETA

Antolaketa

Proiektuaren ardura ikastetxe osoarena da. Edozelan ere, abian jarri, epeak zehaztu, bideratu eta bultzatzeko talde iraunkor bat egongo da: Hizkuntz Normalkuntza Batzordea. Talde horretan partaide hauek izango dira:
- Arduradun Teknikoa (HNAT)
- Zuzendaritzako kide bat
- Bost irakasle gutxienez
- Langile ez-irakasle bat
Astero bilera bat izango dute eta horretarako egokituko dira euren ordutegiak.
Halaber, garrantzitsua izan daiteke ikasleen eta gurasoen euskera taldeak sortzea eta eurekin indarrak batzea.


Ebaluazioa

Hizkuntz Normalkuntza Batzordean jarraipen iraunkorra egingo zaio egitasmo honi. Horrez gainera urtean behin gutxienez balorazio txostena aurkeztuko da Klaustroan eta Eskola Kontseiluan, inplikazio eta adostasun handiagoa lortzearren. Ikasturte amaiera aldean hurrengo kurtsorako plangintza zehaztuko da. Koordinazio Batzarretan eta Mintegien ohiko jardueran ere aztergai izango da proiektu hau