LOGOTIPO BERRIA DAUKAGU!!

50. URTEURRENAREN LOGOTIPOA

Frai Juan Zumarraga-Durango institutuak 2017-2018 ikasturte honetan ospatzen du bere sorreraren 50. urteurrena. Oroipen honengatik, datozen urtetan identifikatuko gaituen logotipo berri bat sortzeko, lehiaketa ireki bat konbokatu da.

Deialdiak arrakasta handia izan du laurogeita bost diseinu aurkeztu baitira. Erdia baino gehiago gure inguruko diseinatzaileak sortuak izan dira, gainontzekoak estatuko hainbat erkidegoetatik bidalitakoak.

Jose Manuel Pugaren “Puga-Proyectos de diseño gráfico” estudio madrildarrak aurkeztutako diseinua suertatu da irabazle. Lan-talde hau publizitatea, kartelismoa, packaging eta irudi korporatiborako diseinuetan espezializatuta dago eta bere ibilbide luzean onarpen eta sari ugari lortu ditu.

Proiektua argitzeko memorian, egileak bi azalpen ematen ditu irudia justifikatzeko:

Forma: irudia F eta J (Frai Juan) letretan oinarritzen da. Forma horien sinplifikazio prozesuaren bitartez, elkargunea iradokitzen duen intersekzioa sortu da.

Koloreak: Institutua kultura, bizikidetza eta etorkizunera begirako espazioa da. Logoaren koloreak hiru balio horien isla dira: berdea inguruaren geografía, hizkuntza eta kulturarekin erlazionatuta dago, morea bizikidetasunaren eta genero-berdintasunaren aldeko ahaleginei buruz aritzen da, eta, erdiguneko gorria ikaslegoaren indarra eta etorkizunaren sinboloa da.