Inikara sartzeko urratsak

___________________________________

Webgune interesgarriak:

 

 

ERASO MATXISTEN AURKA,

DENOK BAT!!

 

Jakoba Errekondo eta “Herri-Ortuak” 

Durangoko Institutuan

Datorren ostegunean, urriaren 20an arratsaldeko 17:30ean, Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuak hitzaldia antolatu du Jakoba Errekondoren eskutik “herri-ortuak” ardatz hartuta.

 

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezagunaren esker, ordu bete t´erdiko iraupeneko  hitzalditxoan, norbere ortuaz arituko da, berau sortzeko, zaintzeko trikimaluak ezagutuko ditugularik, baita aisialdi-aukera legez ortuarekin gozatzeko, pazientzia lantzeko, grina, interesa, ikerkuntza suspertzeko aukera gisa, eta osasuntsu elikatzeko aukera landuz, besteak beste. Zalantzak eta galderak prest ekartzea eskatuko genizueke parte hartuko duzuen guztioi, denon artean hitzaldi bizia eta koloretsua gauzatzeko.

 

Hitzaldia aurtengo STEAM ekimenaren barruan kokatuta dago,eta  “HERRI-ORTUAK ETA ELIKADURA BURUJABETZA” 22-23ko steam-erronkan parte hartzeko interesa duten guraso, irakasle-eta ikasle-ohi,  eta durangaldeko herritarrak gonbidatzea du helburu.

 

Erronka handia eta sakona den arren, institutuko arlo eta maila ezberdinetan jarduera ezberdinak martxan jartzen hasiak gara, ikasleek, zeharkakotasunez, erronkari  eusteko, erantzun erakargarriak eta anitzak garatzeko asmoz, eta ekarpenak egiteko. Era horretan, gure ikasleak lanean hasiak diren bezala, gurasoak eta herritarrak ere animatu gura ditugu honetan guztian.

 

Honen guztiaren abiapuntua, Institutuko dbh12-ko eraikinean, joan zen urtetik gehiago, martxan dugun teilatu berdea izan da. Izan ere, dbh-ko ikasleekin batera goiko teilatua herri-ortu eta herri-lorategi bihurtu genuen, eta martxan dugun herri-ortu hori ikasleen ikasgela, laborategi, hausnar egiteko toki bihurtu gura dugu, hala, zientzia, teknologia, matematika, ingeniaritza, eta humanitateak lantzeko labe propioa eta orijinala esku artean izango dugularik.

 

Amaitzeko ezin utzi aipatu barik, Frai  Juan de Zumarragak Institutuak STEAM  (Science/Zientzia; Technology/Teknologia; Engineering /Ingeniaritza; Arts/Humanitateak; Maths/Matematika) erronketan oinarrituta dagoen eta zeharka eskola-arlo guztien ekarpena jasotzen duen ekimenetan duen eskarmentua, ikasleen bokazio zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburuarekin, hala nola, 2017-2018 ikasturte-arte Robotikari buruzkoak, 2018-2019 ikasturtean “Inguruko erreken uren analisia eta uraren egoera eta erabileraren azterketa”, 2019-2020 ikasturtean “Teknologia Prozesuen Eguneratzea – 3D inpresioa”, 2020-2021 ikasturtean “Aisialdiaren Kudeaketa”, 2021-2022 “Eraikuntza jasangarriak” eta 2022-2023 ikasturtean “HERRI-ORTUAK ETA ELIKADURA BURUJABETZA”

 

ZATOZ eta zure zalantzak argitu:

 Jakoba Errekondo eta “herri-ortuak”

urriaren 20an

17:30ean

Institutuan

 
 

Holandarrak gurean!

Urriaren 6tik 11ra Holandako ikasleak gure institutuko 1. Batxilergoko ikasleekin elkartrukean aritu dira eta intereseko lekuak elkarrekin bisitatu dituzte.

 

Institutuko ikasle eta irakasle talde bat Lituanian

 

Txekia eta Frantziatik ibili ondoren "Walking on the Path of a Common European Heritage" proiektuari bukaera emateko lituaniara joan dira 11 ikasle eta 2 irakasle.
Proiektuan Ondare Historikoa ardatz hartuta eta STEAM filosofia jarraituz, Zientzia, Teknologia, Hizkuntzak, Artea, Historia eta abarrekin lotutako edukiak landu dituzte.

Irailaren 19an Lituaniar gastronomia eta kultura eguna izan zen.

 

“Don’t be Dummy | Para tí no hay repuesto(s)” 

El 22 de septiembre los alumnos de 2º de bachillerato acudirán al Centro Cultural San Agustín para participar en el evento  “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik

El objetivo es prevenir los accidentes de tráfico.

Durante el acto tres personas contarán sus testimonios personales: Lander San Anton (bombero), Jorge Iruretagoiena (policía municipal de Durango), Aitor de Velasco (ertzaina) y Alaitz Arbilla (chica con lesión medular). A través de estos testimonios narrados en primera persona se consigue mover el interior de los jóvenes, vivencias que suelen ser muy emocionantes y que tienen un gran impacto en los jóvenes

______________________________________

Premios Extraordinarios de Bachillerato 2021-2022

Haitz Gaztelurrutia Simon, alumno del Instituto, ha obtenido el Premio Extraordinario de Bachillerato del curso 2021-2022.

El Departamento de Educación, pretende así reconocer e incentivar el esfuerzo y la dedicación del alumnado que ha finalizado sus estudios de Bachillerato con una trayectoria académica excelente, en el curso académico 2021-2022.

Zorionak Haitz!!! 

____________________________

Azken 3 ikasturteetako jubilatuak

Zorionez, pasa den ostiralean azken 3 ikasturteetan zehar jubilatu diren irakasleei agur xume bat eskaini genien lanean jarraituko dugunok.

Itxura ezin hobea zeukaten aurretik jubilatutakoak eta ikasturte amaieran lortu duzuenok bizimodu ona opa dizuegu.

Zorionak danori!!!

Jeanne de l’Orme:

laboratoire créatif et cosmétique

“Jeanne de l’Orme: laboratoire créatif et cosmétique” (JO) kosmetiko marka sortu berri
dugu ikastetxeko hainbat ikaslek. Ekainaren 16an, mimoz betetako produktu naturalak,
gure ortuko landareekin egindakoak, salgai ipini genituen: “La plume verte”, “Sable à
Dakar”, “Un jour à la Martinique”, “Amour de mandarine”, etab.
ZIG gelakoek, frantsesekoekin batera, produktuen elaborazioan eta etiketatuan hartu
genuen parte izen ezin orijinalagoak jarriz; diseinu tailerrekoek logoak egin ditugu;
teknologiakoek 3D-n inprimatutako frasko orijinalak sortu ditugu; eta, informatikakoek
webgune bat sortu dugu markaren historia eta produktuak azaltzeko.
Eskerrik asko ekainaren 16an gurera hurbildu zineten kuxkuxero eta bezero guztioi,
eta, jakin, datorren urtean guzti-guztiok proiektuan parte hartzera gonbidatuta
zaudetela!

Ikastetxeko hiru ikaslek saria lortu dute: 

=> IPUINAK atalean:

- DBH3/4: Lucia Lopez Garcia, akzesita

- 17-18 urte bitartekoak: Asher Cerezal Gutierrez, irabazlea

=> OLERKIAK atalean:

-17-18 urte bitartekoak: Garazi Otaduy Garitaonandia, irabazlea

 

Zorijjonak hiruroi!!!!!

 

Oharra: Sari-banaketa ekainaren 12an izango da, "Kurutzesantu museoa"n, 11:30etan.

_____________________________

VI. Book Trailer Lehiaketa (2022)

 

Durangoko Udalak antolatutako VI. Book Trailer lehiaketako B kategorian, gure ikastetxeko Olatz Lasarguren eta Maider Egiraun izan dira irabazle. 

 

Sari banaketa maiatzaren 22an egin zen San Agustin Kulturgunean. 

 

Lehen sari hori, irizpide teknikoengatik eta pedagogikoengatik jaso dute. Saria ematerakoan, kontutan hartu dira ondorengo irizpideak: aukeratutako liburuaren ulermena eta transmisioa; irakurleen interesa lortzeko gaitasuna; irudien, ahotsen eta soinuaren edizioa; gidoi egokia eta storyboard-a; eta, sormena. 

Lehen saria irabazteaz gain, gure ikastetxeko hainbat ikasle finalista suertatu dira. Alfabetikoki: 

Itziar Aboitiz, Malen Berasaluce, Malen Campos, Irati Garay, Saioa Garrido, Irati Igartua, Nagore Iruguempagate, Aroa Irusta, Maite Jaio, Libe Kortabarria, Mikel Mondragon eta Jon Zuburruti. 

Zorionak, halaber, parte hartu duzuon guztiori! 

Hementxe dituzue bideoak ikusgai. 

"Olatz eta Maider"

"He vivido tan poco"

"Ikusezin"

"Ibrahima"

"Mi película 9 1"

"Pijama marradunaz jantzitako mutikoa"

________________________

Exposició de alumn@s de 1º ESO

ANIMALES FANTÁSTICOS

En San Agustin del 23 al 29 de mayo

Peio Martin Estevez  eta Ibone Gomez Tamayo

Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sarian irabazleak!

 

Gerediaga Elkarteak antolaturiko “Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sarian” hiru irabazleren artean bi, gure ikastetxeko ikasleak dira. ZORIONAK!

 

Batxilergoko 1. mailako Peio Martin bere “Elkarrizketa amamarekin” lanarekin

BIDEOA

 

Batxilergoko 2. mailako Ibone Gomez Tamayo “Euskal bidaiariak” lanarekin

BIDEOA

Informazio gehiago: Gerediaga elkartea

______________________

  - Hezkidetza 

  - Liburutegia

  - Irudia eta soinua

  - ZIG gela

______________________________

Europan zeharko ikasleak

Durangoko institutura helduko dira aste honetan

Txekiatik, Frantziatik eta Lituaniatik etorriko dira Erasmus+ ikasle-trukean parte hartzeko.

Fray Juan de Zumarragan aste lanpetu bat izango da hurrengoa, hainbat herrialdetatik ikasleak etorriko baitira. Ikasle truke hau “Walking on the Path of a Common European Heritage” proiekturen parte da, eta helburu hainbat gai lantzea du: emakume zientzialariak, Maitane Alonso eredutzat hartuz, argazkilaritza, sukaldaritza, europar kultura eta pertsonaia historikoak, René Casin adibidez. Telekomunikazioak eta irratiaren funtzionamendua ere ikasiko dute. Aste honetan, Txekiatik, Frantziatik eta Lituaniatik etorriko dira ikasleak, eta Durangoko ikasleek ostatatuko dituzte beraien etxeetan. 

 

Institututik hainbat ekintza antolatu dituzte, atzerritar hauek gure kultura ezagutu dezaten. “Herri kirolak egingo dituzte, gure janaria dastatuko dute eta euskarari buruz ikasiko dute” adierazi digute proiektuko partehartzaileek. Horretaz gain, Durango inguruan ibiliko dira, Bilbora joango dira eta baita Gernikara ere, leku bakoitzean dauden gauza interesgarri guztiak ikusiz. 

 

Hurrengo hilabeteetan zehar, institutuko ikasleek ere hiri hauek bisitatuko dituzte, xede berdinarekin.

 

  gggggg

  

 

 

 

 

Korrika 2022

Badator 22. Korrika!!!!
Ikastetxearen izenean lekukoa Irune Arinek (ikaslea) eta Eunate Olarretak (Irakaslea) eramango dute Korrikarako leloen irabazleak izan direlako.
Hona hemen beraien leloak:

  => Irune Arin: 

Hankak airean
euskara barnean
herriz herri
korrrika bidean.

  => Eunate Olarreta: 

Ez dugu izaterik hizkuntzarik gabe,
bera da gurekin ta gu gara hitzekin.

 

Wildlife Comedy erakusketan

argazki lehiaketako irabazlea

 
Ander Renedo gure ikasleak Cristina Enea Fundazioak antolatutako argazki lehiaketako irabazlea izan da. 
 
Argazki lehiaketa hau Cristina Enea jauregian egon den WILDLIFE COMEDY erakusketaren harira antolatu dute.
 
                    

 

Martxoak 8:

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Geologiako Olinpiadak 2022

______________________________

Prematrícula de Bachillerato

y jornada de Puertas Abiertas

 

Las fechas de prematrícula para Bachillerato son del 28 de marzo al 8 de abril.
Por ello hemos organizado unas sesiones de Puertas Abiertas para los días 22 y 23 de marzo.
Si necesitáis información:
Llamad al 946817325 y dad el nombre o mandad un mensaje a: fjzbatxilergoa22-23@durangobhi.net

 

Si venís de Abadiño BHI, Berriz BHI, Elorrio BHI o San Antonio Ikastetxea no tenéis que llamar, estamos en contacto con vuestro centro.

_____________________________

Emakumea eta neskatoa zientzian nazioarteko eguna

Matriculación ESO curso 2022-2023

=> Plazo: 17 de enero al 28 

=> Información del Departamento de Educación 

=> Puede realizarse online o en la secretaría del Centro

Se deben cumplimetar los siguientes dos documentos: 

Solicitud de inscripción / Verificación datos tributarios. Autorización 

 

Ziklokros txapelketan, gure ikasleak

 

Urtarrilaren 8an Xativan ospatu den Espainiako txapelketan

parte hartu dute Markel Monasterio eta Laida Hierrok,

iek ere lan bikaina eginez!

 

 

 

 

 

 

Trabajos del aula de AAT 

Durante el primer trimestre de este curso los alumnos de las aulas de UCI han realizado muchos y laboriosos trabajos en el centro. Entre ellos:

Elaboración y venta semanal de pintxos
El día de Santo Tomás la txistorra
Diseño del elegante vestido navideño

Esperamos que este año 2022 también sea próspero en vuestra actividad en el instituto.

Más información sobre sus trabajos y actividades en el blog http://zeregingela.blogspot.com/

¡Gracias!

  •  

 

25 noviembre,

día internacional contra la violencia hacia las mujeres

 

Cuatro alumnas del Instituto han participado en la Lectura Integrada Intercentros organizada por el Ayuntamiento de Durango.
Estos son nuestros cuatro alumnos y el texto de Eduardo Galeano leído.

Eskerrik asko laukote!!!

Zorionak!!!

ZIG gelako ikasle eta irakasleek egindako soineko dotore honen bitartez ikastetxe osoaren izenean Gabonak edota Neguko Oporraldia zoriontsua opa deutsuegu guztioi!!!

Euskal Eskola Publikoaz HARRO!

Hezkuntza Publikoaren alde! Pribatizazioari ez!

Azaroaren 6an denok Bilbora

 Eskola Kontseiluaren atxikimendua:

 

 

Irakasleen Klaustroaren atxikimendua:

 

Becas extranjero 2021-2022

Convocatoria de plazas para la realización de cursos de inglés, francés y alemán en el extranjero.

Dirigido a alumnado matriculado en 3º y 4º de ESO y 1º y 2º de Bachillerato.

Más información en este enlace del Departamento de Educación

____________________________________

 

 

 

 

 

Resultados EAU

Se han presentado 172 alumn@s a la prueba ordinaria y tod@s han aprobado.

Enhorabuena a tod@s y ahora disfrutar del verano!!

_____________________

Félicitations!

COVID OFF

Los alumn@s del grupo 2E de la ESO han participado en la iniciativa que lleva el mismo nombre con la producción del siguiente vídeo.

El objetivo de esta iniciativa ha sido que sean los propios alumn@s quienes difundan sus mensajes para subrayar lo importantes que son las medidas de seguridad e higiene.

"LGTBI eskubideen aldeko ekintza" 

Maiatzaren 17an, borondatea erakutsi zuten ikasle batzuk futbito zelaiko ateak LGTBIaren koloreekin margotu zituzten.

 

Heu be Zantzoka (45. alea)

 

Paul Gerenabarrena

DBHko Egunean Behin lehiaketako irabazle

 
DBHko Euskara Batzordeak antolatutako Egunean Behin lehiaketa irabazi du Paul Gerenabarrenak, mailarik maila antolatutako kanporaketa guztietan aurrera egin ostean. Disfrutatu sari gozoa!
 
 
 
 

Book Trailer irabazleak!!!

Jon Molina eta Laida Masa (DBH4) Booktrailer txapelketaren irabazleak izan dira ondoko bideoa aurkeztuta.
 

1º ESO - 1. DBH: "Animalia Harrigarriak"

El alumnado de 1º ESO ha llevado a cabo un proyecto entre diferentes áreas de conocimiento. He aquí el resultado del trabajo e información de la exposición creada.

Euskadiko III. Filosofia Olinpiada

Argazkilaritza modalitatean 1. batxilergoko Nahikeri Yachuan Alvarez ikasleak 2. saria irabazi du.

Saritutako lana:

 

Ekonomia Olinpiadak

Martxoaren 26an gure ikastetxeko batxilergoko 2.mailako ikasle hauek ekonomia olinpiadetan parte hartu zuten:
  • Laia Gurrutxaga
  • Xanti Perez
  • Markel Izagirre
  • Eneko Hernandez
  • Hasnaa Sadik

 

_________________________________

Prematrícula Bachillerato

________________________________

Martxoak 8 

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ikastetxean antolatutako EGITARAUA

Institutuko emakume kirolariak 

 

#KLAK! Bideoklip-ean parte hartzen

Berbarok antolatutako #KLAK! egitasmoko ekintzetako bat bideoklip bat grabatzea izan da. Bertan, institutuko batxilerreko ikasle batzuek parte hartu dute. Hau emaitza:
 

Durango irratian egindako elkarrizketa: 

Ihauteriak 2021

Gela Egonkorreko ikasleek horma-irudi eder hau egin dute.

GURE IKASLEAK argazki lehiaketa baten sarituak!!!!!!

 

IRUDI ETA SOINUA ikasgaian ikasle diren LIBE AJURIAk eta MARTXEL AZKORBEBEITIAk Abanto eta Zierbenako  Axola euskara elkarteak gabonetan egin duen  argazki lehiaketan lehen eta hirugarren saria lortu dute. 

 

2. DBH-ko ikasleak Diseinu tailerrean sortutako gabonetako postal animatuak 

Gelan egin dituzten postal guztien adibide moduan aukeratua.

1. DBHko A taldeko ikasleek egindako horma-irudia

Udaletxeak antolatutako irakurketa bateratua

 

Azaroak 25erako

DBH 1. mailako ikasleek egindako lanen konposaketa

Euskaraldia badatorrela!

Gela Egonkorreko ikasleek egin dute horma-irudi eder hau eta DBH 1-2 eraikinean dago ikusgai.

_________________________

Jon Ander Urkiaga irabazlea Nafarroako Kutxa Fundazioaren poesia sarietan!

 

Nafarroako Kutxa Fundazioak 35 urtetik beherako gazteentzako poesia sarien lehen edizioko euskarazko poesia atalean  Jon Ander Urkiagak  irabazi du saria, Bizia min lanari esker.

 

Sari ekonomikoaz gainera, urtebeteko epean, Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko ditu lan irabazleak. Bigarren zati hau benetan garrantzitsua da, gazteek beren lanak argitaratzeko aukera izatea baitu helburu lehiaketak.

Epaimahaiaren esanetan, aurkeztutako lanen batez besteko kalitatea ona izan da. Horien artean, Bizia min aukeratu du, hainbat tradizio poetiko bateratzeko duen trebetasunagatik eta sentimenduaren adierazpenean erakusten duen fintasunagatik, non aitaren galeraz hitz egiten duen.

__________________________

Beldur Barik!

Gure ikastetxetik "Beldur Barik Lehiaketa 2020" deialdira aurkeztutako lanak ondoko loturan daude ikusgai:

___________________________

Konfinamendua 1. DBHko ikasleen azaletik

 

Heu be zantzoka (44. alea)

 

 

Asmakizun tailerreko jostailuak

DBH 1 mailako "Asmakizun tailerreko" ikasleek Covid-19 sasioan etxealdian eta etxekoekin eginiko jostailuak.

 

_______________________

Book Trailer lehiaketan saritua: Oroimenaren Azala

Durangoko Udaleko Kultura eta Inmigrazioa saila, Bizenta Mogel Biblioteka eta Durango irratiak antolaturiko book trailer lehiaketaren VI. edizioan, B kategorian, FrayJuan de Zumarraga institutuko Laura eta Josuren lan-taldeak jaso du saria,“Oroimenaren Azala” lanarekin.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago: "Book trailer lehiaketan irabazleak"

Aurkeztutako lan gehiago ondoko site-an daude ikusgai.

_______________________

Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan Leire Vargas ikaslea finalista

Pasaden den azaroan eta urtarrilean batxilergoko ikasle boluntario batzuekin Filosofia Olinpiadan parte hartu zuten.

Leire Vargas, ikastetxeko ikaslea, finalista geratu zen.

 

Gehiago jakiteko

___________________

 

Martxoak 8: Hezkidetza taldeko neskak prestatutako dantza saioa

 

 

Baloreak lantzeko tailerra Aliziarekin

Ikastetxe honetako guraso batek, Alicia Gonzálezek, bere oporretako egunetan borondatez eta bere ezaugarri dituen irrifarra, goxotasuna eta pazientzia erakutziz DBH 2 osoko ikasleei baloreei buruzko tailerra ingelesez antolatu du.

DBH 2. mailan 5 taldetan eta talde bakoitzarekin 3 orduko lana egin izana eskertzen diogu (15 ordu guztira). Ikasle eta irakasleen aldetik oso balorazio ona izan da, esperientzia ezin hobea.

Laburbilduz, ESKERRIK ASKO ALICIA! Plazer bat izan da!

 


________________________________________________

Geologiako Olinpiadak EHUn

__________________________________________

GOI 2 koek NORDIC WALKING

GOI 2 KO IKASLEEK XABIERMADINAREKIN  NORDIC WALKING IKASTAROA

Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa zikloko bigarren mailako ikasleek  NORDIC WALKING edo IPAR MARTXA oinarrizko ikastaro bat egin dute Xabier Madinarekin.

Nordic Walking-a edo Ipar martxa, azken urteotan azkarren areagotu den aisialdirako jarduera fisikoetako bat da. Finlandian du jatorria.Bertan, ipar eskiatzaileek udan zehar, elurrik ez zegoenean, entrenatzen jarraitzeko euren kirola egokitu behar izan zuten; elurrik gabeko lurzoruetan makilekin ibiltzea entrenatzeko aukera bakarra baitzuten.Iparmartxak, beraz, egokitzapen horretan du bere jatorria

Nordic Walking edo Martxa Nordikoa,hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako berariaz sortutakoekin baino.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.

Institutuko ikasleak Euskararen Alde

 

 

HEU BE ZANTZOKA (43. alea)