Ikastetxeko jarduera osagarrien ezaugarrietako bat ekintzak ikastetxeko ordutegi barruan izan behar direla da. Arau honek jarraian datozen salbuespenak ditu:
- Euskara bultzatzeko DBH-2ko ikasleek Arrazolara egiten den irteera.
- DBH-4 eta batxilerreko ikasketa bidaiak.
- DBH-4 eta batxilerreko ikasleek parte hartzen duten Erasmus+ proiektuaren barruan antolatutako hainbat ekintza.
- Batxilerreko ikasleek atzerriko ikasleekin elkarbizitza bultzatzeko jarduerak.
IKASKETA BIDAIAK (DBH-4 eta 2. Batxilerra)
Ikastetxeko funtzionamenduan ahalik eta eragin gutxiago izan dezaten maila bereko ikasketa bidaiak data berean egingo dira. Beraz, maila baterako proposatzen diren ikasketa bidai guztien artean data adostu beharko da. Eleaniztasun proiektutik hizkuntzetan konpetentziak hobetzeko ikasketa bidaiak bultzatzea proposatzen dira eta hauek beste ikasketa bidaien egutegira moldatuko dira.
ERASMUS + (DBH-4 eta 1 Batxilerra)
Ikastetxeko Erasmus proiektuak eleaniztasunaren ezarpenarekin harreman zuzena daukate. Beraz, atzerriko hizkuntza baten konpetentzia hobetzeko DBH-4n edo batxilerrean ikasgai batzuetan edukiak ingelesez edo frantsesez lantzeko aukera egiten duten ikasleentzako dago zuzenduta gehienbat.
ATZERRIKO IKASLEEKIN ELKARBIZITZA BULTZATZEKOAK (European Youth Project and Exchanges: Nederlands, Germany ...)
Batxilerra lehen mailan atzerriko hizkuntzetan konpetentzia hobetzeko ikasgai batzuk ingelesez edo frantsesez lantzeko aukera egiten duten ikasleentzat, beste herrialdetako ikastetxeetako ikasleekin harremanetan jarriko dituen proiektuak jarriko dira martxan. Proiektu hauen ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk: institutuko ikasleek eta atzerriko ikasleek elkarrekin harreman estua izatea eta egun batzuk elkarrekin pasatuz elkarbizitza bultzatzea dira.