Agenda 2030 

Agenda 2030 garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015eko irailean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko.

«Gure mundua eraldatzea: Agenda 2030 garapen jasangarrirako» izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Iraunkorrerako Helburuak izenekoak (GIH), eta 169 xede.

 

 
Agenda 2030eko oinarrizko elementuak
 
  • Pertsonak:

Inor atzean ez uztea. Giza eskubide unibertsalak eta oinarrizko ekonomia-aukerak inori ukatzen ez zaizkiola ziurtatzea.

  • Planeta:

Planetaren babesari funtsezko garrantzia ematea. Iraunkortasunaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-dimentsioak uztartzea.

  • Oparotasuna:

Ekonomiak eraldatzea, gizaki guztiek bizimodu oparoa izateko eta naturarekin erabateko harmonian bizitzeko.

  • Bakea:

Bakea eta erakunde eraginkorrak, irekiak eta arduratsuak eraikitzea.

  • Aliantzak:

Mundu mailako Aliantza berri bat eraikitzea, eta aliantza horrek eragile gehiago izatea eta monitorizazio-mekanismo indartsu eta independente batez hornitua egotea.

 

Hemen daukazue laburpen bideoa: